Mutil-kamiseta grisa

AKamiseta

Bordelen izan nintzen batean, larunbat goizetan ehun-azoka bat zegoela jakin nuen. Eta nola ez, larunbat goizean han nintzen ehunak erosten! Oso merke zeuden gainera, eta nahiz eta maletan leku asko ez izan, 3 ehunekin etorri nintzen bueltan. Ehun horietako bat nire mutilak eskatu zidan, berarentzat kamiseta bat egin nezan. Azkenean, ehun dexente erosi nuen, eta gaur erakusten dizuedan kamiseta honez gain, Maiderrek erakutsitako leggings-ak egiteko ere erabili dut (eta oraindik zati bat geratzen zait!). Izan ere, ehun hau 2 eurotan zegoen! Oso merkea iruditu zitzaidan, eta oso goxoa da gainera.

AKamiseta1

Patroia ondo geratzen zaion kamiseta batetik kopiatzen atera nuen, eta mutilen patroiak oso errazak direnez, oso ondo geratu zaio.

Nire mutilak kamisetari marrazki edo koloreren bat gehitzea nahi zuen, eta La Pantingana-ren blogean tutorial hau topatu nuen. Bertan, tela aplikeak nola egin azaltzen du, eta asko gustatu zitzaidan teknika. Beraz, horixe egitea erabaki genuen. Nire mutilak diseinua egin zuen, eta nik josi.

AKamiseta2

Uste dut oso polita geratu dela kolore konbinazioa, eta gainera, lepoarekin oso gustora geratu naiz! Bista batzuk egin dizkiot, eta orratz bikoitzarekin josi ditut. Bies-arekin baina hobeto geratzen direla uste dut.

AKamiseta3

Anuncios

Deer&Doe-ren ‘Plantain’ kamiseta

Deer&Doe

Egun hauetan Deer&Doe patroigileen Plantain kamiseta pila ikusten dira blog mundu honetan. Eta nik neuk ere nire bertsioa egin dut. Gainera, horrela aprobetxatu eta Rums-en ere parte hartuko dut. Oso ideia ona da Rums-arena, izan ere, besteek egin dituzten gauzak momentutxo batean ikus ditzakezu.

deerdoeaurretik

Plantain kamisetaren patroia pixkat bat aldatu dut. Hasteko 2 taila desberdin erabili ditut, bata bular eta aldaka alderako, eta txikiago bat gerrialderako (nire gorputza horrelakoa da… zer egingo diogu ba). Hala ere, agian gerrialdean 2 txikitu behar nituen, zabalegia geratu zaidalako (atzealdean batez ere). Gainera, mangak oso motzak egin dizkiot, erdi-manga bilakatuz eta azpialdea luzatu diot soineko bihurtzeraino.

deerdoeatzetik

Bi ehun desberdin erabili ditut, biak puntozko kamiseta. Soinekoaren goialdean ehun beltza erabili dut, eta behekaldean marraduna. Konbinazioa asko gustatu zait!

deerdoealdetik

Gerrialdean lausoegi geratu zaidanez, eta oraindik udara urruti dagoenez… jertsetso mots honekin probatu dut, eta egia esan asko gustatu zait nola geratzen zaidan! Horrela, udara iritsi aurretik ere erabili ahal izango dut. Zer iruditzen?

deerdoejertseakin

Patroia gustatu zait, gainera oso erraz josi dut. Beraz, ziurrenik laster beste bat egingo dut, baina hau bai kamiseta izango da eta ez soinekoa.

Masustak Eguzkitan-en leggings-ak

Esan nizuen moduan, Maiderren cc-ra apuntatu nintzen. Eta ez naiz damutzen!! Segituan egin ditut leggingsak!!

leggings by masustak

Argazkian ikusiko duzuen moduan neri ez zaizkit oso ondo geratzen hain praka estuak, baina oso erosoak dira etxean egoteko edo baratzean lan egiteko.

leggings1

Erabili dudan ehuna nere bikoteari egiten ari naizen kamiseta bat egitetik sobratu zaidana da (amaitzen dudanean erakutsiko dizuet), eta kolore pixka bat emateko gerrian beste ehun puntodun hori jarri diot.

legggings2

Josteko amaren makina erabili dut, nireak baino askoz puntada mota gehiago dituelako. Hor ibili gara biak puntadak probatzen… Erabili dudana asko gustatu zait puntodun ehunak josteko.

leggings3

Eskerrikasko Maider cc honengatik! Oso erosoak dira!! Amaitu bezain laster jarri ditut eta uste det gaur beraiekin geratuko naizela…

Danborradarako poltsatsoak

Gaur gauean danborrada dugu Donostian, eta nire ahizparen eskaerapean danborradaren jantziaren azpitik eramateko potsak egin ditut. Izan ere, urtero arazo bera izaten dugu danborrada egunean (eta Santo Tomasetan ere bai): nola eramango ditugu beharrezko trastoak (giltzak, dirua, telefonoa…) poltsarik eraman ezin badugu?

Image

Ideia ona iruditu zitzaidan, eta niretzat ere egin dut. Etxean nituen oihal zatiekin egin ditut. Gona eta azpiko gonaren artean eraman ahal izateko tira luzea dute, eta barrutik belkro pixka bat jarri diet itxi ahal izateko. Gainera, barrutik forroa daramate, badaezpada ere, zula ez daitezen.

Image

Blog berria, proiektu berria

Post honekin hasten dut nire blog berri hau. Blog hau sortzearen nire asmo nagusia josten ditudan gauza eta jantziak nolabait gordetzea da, horrela aurrerago berriz egin nahi izanez gero, hortxe izango ditudalako gordeak. Era berean, patroiak egiten noan einean igo egingo ditut, ideia berarekin: gauzak galtzeko dudan ohiturarekin, patroiak galdu ez daitezen…

Zenbait jostunen blogak aspaldidanik jarraitzen ditut. Horietako bat Maiderren “Masustak Eguzkitan” blog interegarria da. Maiderrek, urtea hastearekin batera CC bat antolatu du, Leggings-ak jostekoa. Bertara apuntatu naiz, beraz, seguraski horixe izango da igoko dudan nire lehen proiektua.

leggings by masustak

Jantziez gain, beste gauza batzuk ere josi izan ditut: bufanda eta txapela, hazi-sakitoak, diru-zorroak… Horientzako atal bat sortu dut ere. Beraz, oraingoz behintzat, nire blog-ak atal hauek izango ditu: Hasiera orria (argitaratzen dudan guztia bertan azalduko da), Jantziak, Gauzak, Gustokoak (egiteko ditudan gauzak dira, beste blogetan ikusiak gehienak) eta Patroiak (oinarrizko patroiak nola egin, egin ditudan patroiak…).