Mutil-kamiseta grisa

AKamiseta

Bordelen izan nintzen batean, larunbat goizetan ehun-azoka bat zegoela jakin nuen. Eta nola ez, larunbat goizean han nintzen ehunak erosten! Oso merke zeuden gainera, eta nahiz eta maletan leku asko ez izan, 3 ehunekin etorri nintzen bueltan. Ehun horietako bat nire mutilak eskatu zidan, berarentzat kamiseta bat egin nezan. Azkenean, ehun dexente erosi nuen, eta gaur erakusten dizuedan kamiseta honez gain, Maiderrek erakutsitako leggings-ak egiteko ere erabili dut (eta oraindik zati bat geratzen zait!). Izan ere, ehun hau 2 eurotan zegoen! Oso merkea iruditu zitzaidan, eta oso goxoa da gainera.

AKamiseta1

Patroia ondo geratzen zaion kamiseta batetik kopiatzen atera nuen, eta mutilen patroiak oso errazak direnez, oso ondo geratu zaio.

Nire mutilak kamisetari marrazki edo koloreren bat gehitzea nahi zuen, eta La Pantingana-ren blogean tutorial hau topatu nuen. Bertan, tela aplikeak nola egin azaltzen du, eta asko gustatu zitzaidan teknika. Beraz, horixe egitea erabaki genuen. Nire mutilak diseinua egin zuen, eta nik josi.

AKamiseta2

Uste dut oso polita geratu dela kolore konbinazioa, eta gainera, lepoarekin oso gustora geratu naiz! Bista batzuk egin dizkiot, eta orratz bikoitzarekin josi ditut. Bies-arekin baina hobeto geratzen direla uste dut.

AKamiseta3

Anuncios

2 comentarios en “Mutil-kamiseta grisa

  1. Oso polita kamiseta! Zure mutila pozik egongo da ezta???
    Bordeleko azokarena ez nekien…hala ere hurrun geratzen zait Bordel. Urte osoan zehar izaten da? Landetara urtero joaten naizenez, nire bisita aprobetxatu dezaket bertara joateko 😉 eskerrikasko!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s