‘Everyday skirt’ gona

Aspalditik nuen ehun hau nire armairuan, gona bat josteko zain. Beraz, la inglesitak everyday skirt-are CC-a proposatu zuenean, horixe egitea erabaki nuen.

gona1

Berez gona luzeagoa da, baina nik nahiago izan dut zertxobait moztea, hanka-motza naiz eta…

Patroia asko gustatu zait: erraz josten da, azalpenak oso garbiak dira (nahiz eta ingelesez egon), eta oso gona polit eta erosoa ateratzen da (poltsiko perfektuekin gainera!).

Atzealdean goma darama, baina aurrealdean ez, eta uste dut horrek erosoago egiten duela.

gona2

Kolore neutroago batean beste bat josteko gogoa sartu zait. Ea egiten dudan…

Joan rums-era gainontzekoek zer josi duten ikustera! Ziur everyday skirt gehiago topatzen dituzuela.

Plastifikaturiko mantala

Alabatxoak baditu dagoeneko 6 hilabete, eta beste elikagaiekin hasi da, beraz. Erropa ‘gehiegi’ ez zikintzeko, mantaltxo pare bat egin dizkiot. Gaur erakusten dizuedan hau ehun plastifikatuarekin egina dago.

mantala2

Patroia nik neuk egin dut, ehuna erosi genuen dendan ikusitako mantal baten ideia hartuta.

mantala1

Atzealdea snap-ekin ixten da, erraz jarri eta kentzeko.

mantala3

Asko gustatu zait. Erraz-erraz josi dut eta oso ondo geratzen zaio.

Mantal hau Pantigana-ren Menuda Inspiracion-era estekatzen dut. Joan bertara umeentzako beste jostura batzuk ikustera!

Ehun bat, metro pila I

Amak ehun baten metro pila erosi zituen, 3 bilobentzat zerbait josteko. Gaurko hau josi degun gauzetako bat da, nire alabarentzat soinekoa.

2016-06-30 12.25.20

Bion artean josi dugu, Oh mother mine! blogeko patroi honetan oinarrituz. Argazkian ikus daitekeenez, soinekoaz gain kuleroa ere badu, pardela estaltzeko.

20160630_103236

6-9 hilabete neurrian josi dugu, eta atzealdea irekia du, errazago janzteko.

20160630_103259

Ehunak koloretako bihotzak dituenez, snap-ak ere bihotz formakoak jarri dizkiogu.

Mamemimo-ko Inspirate con mamemimo ekitaldian parte hartzen dut soineko honekin.

 

Bloggera itzulera

Gauza asko pasa dira azkenekoz blogean publikatu nuenetik (duela 2 urte!). Garrantzitsuena, ama izan naizela! Hala ere, josten jarraitu dut, dexente, josteko makina berria ere erosi dut eta blogera itzultzeko gogoz izan naiz askotan.

Ea ba berriz idazten jartzen naizen, naiz eta erritmo motelean izan, alabak uzten dizkidan tartetxoetan.

Azken bi urteotan gauza dexente josi ditut. Horietako batzuk jarriko ditut blogean seguraski. Hauek josi ditudan zenbait gauza:

Niretzako:

  • Deer&Doe-ko Belladone soinekoa
  • Deer&Doe-ko Chataigne galtzak
  • Naii-ren Junho galtzak
  • Sewaholic-eko Thurlow galtzak
  • Ottobre 2/2015-eko Sculpture kamiseta

Mutilarentzako:

Alabarentzak:

  • Jolas-manta
  • Mamemimo-ko Pardelak aldatzeko mantak
  • Pardelak gordetzeko zorroa
  • Mi rincon de mariposas-eko Porteatzeko kobertorea
  • Aulkirako funda
  • Jateko mantala
  • Mi rincon de mariposas-eko Lo-zorroa

Hauek eta orain gogoratzen ez ditudan beste batzuk josi ditut bi urte hauetan. Beraz, ikusten duzue ez naizela geldirik egon. Nire intentzioa pixkanaka hauek zuei erakusten joatea da.

Ea ba serio jartzen naizen!!

Baratzerako giltzetakoa (amigurumi)

Azkenaldian amigurumiekin nabil probatxoak egiten. Eta gaurkoan baratzeko giltzentzako egin dudan tomatetxoa erakutsiko dizuet.

giltzak3

Oso amigurumi sinplea da hau: borobil bat eta goiko txurtentxoa eta hostoak.

giltzak1

Gaur osteguna denez, RUMS-en parte hartzen dut sarrera honekin. Pasa zaitezte bertatik besteek egin dutena ikustera!

giltzak2

Hilerokoarentzat zorrotxoa

Aurrekoan Maiderrek hilerokorako konpresa eta tanpoiak gordetzeko zorrotxoak erakutsi zituen bere blogean, eta asko gustatu zitzaizkidan! Maiderren Tutoriala egingo zuela esan zuen, baina ezin izan nuen itxaron eta nere bertsioa egin nuen hurrengo egunean bertan!

zorrotxoa3

Nik aldaketa pare bat egin nizkion: 3 tanpoietarako lekua egin nuen, eta gainera, mina kentzeko pilulak gordetzeko poltsikoa ere gehitu nion.

zorrotxoa2

Gainera, nik poltsiko guztiak egiteko ehun elastikoa erabili dut, hobeto ajusta dadin barrukora. Eta botoi bat jarri diot ixteko.

zorrotxoa1

Sarreratxo honekin Rums-en parte hartzen dut. Pasa zaitezte besteek zer egin duten kuxkuxeatzea!

Kakorratzez eginiko diru-zorroa

Niretzako egin dudan diru-zorro bat erakusten dizuet gaurkoan. Kakorratzez egin dut mutilaren amonak erakutsia. Nik kakorratzarekin oso gauza gutxi egiten nekien, eta berak erakutsi dit borobila nola egin behar den (puntuak nola bikoiztu etab).

diruz-zorroa1

Barruan oihala jarri diot, iraunkorragoa izan dadin. Eta ixteko kremailera bat josi diot.

diruz-zorroa2

Oso sinplea da, baina oso gustora nago berarekin. Tamaina ezin hobea du!

diruz-zorroa3

Katorratzari gustoa hartu diot, eta amigurumiak egiten nabil orain… laster erakutsiko dizkizuet.

Rums-etik pasa zaitezte beste gauza polit pila ikustera!